XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zarate jaunak paper batzu atera zituen sakeletik: - Gaurtik aurrera zu Fermin Garcia izango zara.

Paper hauetan dago zure historia familiarra.

Ikasi ezazu ondo buruz, eta gero erre itzazu paper hauek.

Jokinek, beno Ferminek, begirada arin bat bota zien paperei: - Noiz hasi behar naiz lanean?.

- Astelehenean... Baina oraindik gehiago dago.

Badaezpadan, ez zaizu komeni kaletik gehiegi ibiltzea.

Horregatik bilatu dizugu beste bizitoki bat, untziolatik hurbil, Olabeaga-n.

Ahal den gutxien ibili behar zara kalean.

Kontutan izan iheslaria zarela eta arrisku alferretatik ihes egin behar duzula.

- Bulegoko lanetik aparte, zein egin behar dut? - Oraingoz ezer ere ez.

Egin ezazu lana gogotik, izen on bat lortu dezazun.

Egin itzazu adiskideak, bereziki delineatzaileen artean.

Eta kontuz ibili, fabrika hori militarizatuta dagoelako.

- Nola egongo naiz zurekin kontaktoan?.

- Oraingoz ez duzu nirekin harremanik izango.

Portatu zaitez enplegatu normal bat bezala, ondo lan egiten eta adiskide asko zureganatzen.

Aurrerago, instrukzio berriak hartuko ditudanean, telefonoz deituko zaitut.

Eta ez ahaztu zure izena Fermin Garcia dela.

- Ez dut ahaztuko.